Nire eta udalbatzaren izenean Iruraiz-Gaunako Udaleren web-orriari bisita egiteagatik ongietorria eman nahi dizuet.
Web-orri honen bitartez bi informazio mota jarri nahi dugu bisitarien eskura:
- Batetik, udalerria osatzen duten 11 herriak hobeto ezagutzeko tresna izango da, eta herri bakoitzak bere atal propioa izango du, bere historiari, kulturari, ekitaldiei, ordenantzei, zerbitzuei eta abarrekoei buruzko informazioa emango diguna.
- Bestetik, administrazioaren eta herritarren arteko harremanak hobetzeko xedea izango du, haien eskura galdetegiak, eskabideak, ordenantzak, arau subsidiarioak, zerbitzuak eta abarrekoak jarriz.
Azken finean, herritarrei zerbitzua eskaintzeko web-orria izango da. Gustokoa izango duzelakoan, ea sarearen bidez bisitatzeaz gain, gure herrira hurbiltzeko aukera daukazuen.
Agur t´erdi.,
SUSANA DIAZ DE ARCAYA
Alkatea