Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
Datorren udaberrian zeharkatuko ditu KORRIKAk Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean. Otxandiotik Iruñera joko du 20. KORRIKAk
Gure eskualdean Marietatik sartuko da martxoaren 8an, larunbata, arratsaldeko 15:45etan eta eskualde osoa zeharkatuko du, honako udalerrietatik igaroz: Barrundia, Dulantzi, Iruratz-Gauna, Agurain, Donemiliaga, Zalduondo, Araia…
Iruraitz-Gaunako Udalak kilometroa erosi du, eta herritar guztiak gonbidatzen ditugu udalarekin batera kilometro horretan parte hartzera. Gure kilometroa 2350 zenbakia izango da, eta Azilu inguruan hartuko dugu lekukoa arratsaldeko 18:10 aldera Dulantzitik Adanarantz doan errepidean.
Korrika larunbatean izanik, eskualdeko udalerrietan hainbat jarduera antolatuko dira KORRIKArekin bat egiteko eta KORRIKAri harrera beroa emateko. Animatu eta parte hartu.